Oharrak: Jesusekin oinez jarraitzen dugu, argiago ikus dezagun, sakonago maitatu eta gertuagotik jarraitu. Ez dezagun “prestatzeko otoitza” ahaztu otoitz egiten hasi aurretik eta egunean zehar. Gogoan izan behar dugu amaierako elkarrizketa gero eta garrantzitsuagoa dela: Jesusen barneko ezagutza horretan sartzen ari gara eta horrek emango dio indarra gure bizitzako konpromisoari. Hau eztabaidatuko dugu gure “adiskidearekin” otoitzeko azken elkarrizketan eta egunean zehar.
Eskaria: Aitari eskatzen diot Jesus ekar diezadala bere erronka entzun eta uler dezadan, bere abenturaren zirrara sentitu eta Bera eta bere herria zerbitzatzeko grina bizia sentitu, bere zortea eta sufrimendua partekatuta.
Hausnarketak: Ebanjelioek esaten digutenez Jesus Galileako lakuaren ertzean zebilen eta itsasora sareak botatzen ari ziren bi ikasleri egin zien dei: “Zatozte nirekin eta giza arrantzale egingo zaituztet”, eta haiek, besterik gabe, sareak utzi eta jarraitu egin zioten. Jesus hau harrigarriro konbentzigarria da eta arrantzaleek sareak utzi, beraien aurreko bizitza utzi eta Jesusi jarraitu zioten bizi berrirantz, erromesaldi berrirantz. Otoitz egin dezagun Jesus hau hobeto ezagutzeko, bere deiaren erakargarritasunaz ikuspegi sakonagoa izateko, eta Berarekin egoteko nahi gero eta handiagoa sentitzeko grazia eska dezagun gure bizitzako erabakietan “nik nahi dudana” gutxiagotan eta “Jesusekin egoten eta Jesus bezala egoten lagunduko didana” gehiagotan esan dezagun.
Erregearen jarraitzaileei asko eskatuko zaie. “Beharrezko gauza bakarra” eta utzi beharreko “gauza bat gehiago” zein diren ikusi beharko da. Erronka hauez hausnartuaz nire barne erromesaldian gertatzen ari diren barne mugimenduei adi egongo gara. Nora noa? Badakit nora noan? Axola dit?
Testuak:
Lukas 9:57-62. Jesusen ikasle izateko bidean gera ez nadin erregutzen dut.
Lukas 10: 1-9. Ondoren Jaunak beste hirurogeita hamar izendatu zituen eta bere aurretik bidali.
Lukas 10:38-41. Jesusek esaten dit: “Gauza bat bakarra da beharrezkoa.” Nire erronka Marta eta Maria bezala bizitzea da, ekintzaren kontenplazioa, Jauna aktiboki zerbitzatzea Berarekin etengabeko intimitatea izateak sustatzen baitu.
Markos 10:17-27. Bizimodu onbera eta leiala duen gizon bati maitasunez begiratu eta Jesusek erronka egin dio hitz hauekin “Gauza bat bakarra falta zaizu” eta niri ere egiten dit erronka. Badakit zer esan zuen Ebanjelioko gizonak. Orain neure testuinguruan Jesusek “gauza bat bakarra falta zaidala” nola esaten didan entzungo dut.
Amaierako elkarrizketa: meditatutakoaren laburpen bat egin otoitzeko tartean, Jesusekin adiskide batekin bezala hitz eginda. Egindako bide zati honetan aurkitutako puntuez bihotza ireki berari. Hala sentituz gero, bere ikurrinaren pean hartzeko eskatuko diogu Jesusi. Amaitzeko, Aita Gurea esan.

Castellano
Català
English
Français
