Datu interesgarriak

LUCENI: Seguru asko, 1.000 biztanle inguru dituen herri honen izena, erromatarren (Lucius) presentziari eta Penintsula iparraldea Mediterraneorekin lotzen zuen garraio bideari loturik dago. Herriko lehen biztanleen kokalekuaren indusketa arkeologikoetan Antonio Pio enperadorearen (II. mendea K.O.) txanponak eta medailak aurkitu dira, eta baita Wamba eta Witiza errege bisigodoen (VII. eta VIII. mendekoak) txanponak ere. Kandelarioko Andre Mariari eskainia dago eliza, XIII. mendekoa. Behar bada herri honetatik irteeran izan zen, Ignaziok eztabaida izandako musulmana hil ala ez erabakitzeko auzia. Jainkoak nahi izan zuen Ignaziok Biziaren aldeko aukera egitea. Lucenik bizikleta tailerrak, jatetxeak, botikak, osasun-etxea, supermerkatuak eta bankuak eskaintzen ditu.

ALCALA DE EBRO: Gaztelu baten hondakinek ematen digute herriaren izenaren jatorriaren berri, arabiar hizkeran, Al-calat, Gaztelua baita. Hirutasun Santuaren eliza barroko zoragarrian (XVII. mendekoa), San Frantzisko Borja, Jesusen Lagundiko 3. Jeneralari eskainitako koadro bat dago. Bi argazki ditugu derrigorrezkoak: bata Ebro ibaiarekin eta bestea “Sancho Panza” estatuarekin, herriaren kanpo aldean. Herriak 300 biztanle ditu, eta jatetxea, botika, osasun-etxea, supermerkatua eta bankua eskaintzen ditu.

CABAÑAS DE EBRO: Herri txiki honetara (500 biztanle) iritsi aurretik, “Insula de Baratariatik” pasatu gara, “Sancho Panza” baita bertago gobernadore, M. Cervantesen “Don Quijote de La Mancha” nobela ospetsuan. Herriak jatetxeak, botikak, osasun-etxea, supermerkatuak eta bankuak eskaintzen ditu.

ALAGON: Jalon ibaia Ebrorekin elkartzen den tokian dago herria, Alaun iberiar herrian du bere jatorria, ekialdeenean dagoen baskoien herria dugu, txanponak egin baitziren iberiar alfabetoko inskripzioekin. Islamak bereganatu zuen 714 urtean. Musulman garai honetatik, obra mudejar bikaina gordetzen du San Pedro Apostoluaren elizan. Eliza osoa dago antzinako meskitaren kokalekuan eraikia. Ikusteak merezi du eta baita bere erretaula nagusiak ere (XVI. mendekoa).  Herriko alde zaharrean, Jesusen Lagundiaren antzinako ikastetxe bat dago, San Antonio Paduakoaren elizaren ondoan. Merezi du denbora eder bat hartzea herriko alde zaharrean galtzeko. Herriak bizikleta tailerrak, jatetxeak, botikak, osasun-etxea, supermerkatuak eta bankuak eskaintzen ditu. Turismo bulegoarekin harremanetan jartzeko helbidea, Tel: 976 611 814.

PrintFriendly

Leave a Reply