21. Etapa : Fraga – Lleida (33 km)

Metatutako alt. igoera: 265m. Jeitsiera: 233m.

Fraga : 0km. Camí Real: 13km. Alcarras: 19,3km. Butsenit: 25km. Lleida: 33km.

Fragatik, Udaletxeko plazatik, Espainia plazatik abiatuko gara. Barron Segoñe pasealekutik, udaletxea aurrez aurre dugula, ezkerrera Obradores Revolt kaleak jarraitzen du aldapan gora, igoera gogor batekin, N-II errepidera eramango gaitu. Bertara iritsita, zubi zuria har dezakegu, horrek hiltegiraino eramango gaitu eta, handik, kalea jarraituz, N-II errepidearen paraleloan, errepidean gora jarraituko dugu eta Fragatik urrunduko gara. N-II errepidearen paraleloan baina eskuineko aldetik ere jarrai dezakegu, dena aurrez aurre, baina gure eskuera utzi gabe.

Errepide Nazionalaren eskuin aldetik zein ezker aldetik, bide asfaltatu bat erakutsiko digun kartel batera iritsiko gara, gure ezkerrera aldapan gora jarraitzen duena: “Acacias Tiro-zelaia”. Hemen N-II errepidetik nahiz mendi-bidetik jarrai dezakegu. Erabakia hartzen, trafikotik urrundu nahi izateak ala hanketako nekeak lagunduko digute (igoera-jaitsiera gogorra dugu aurrean, errepideak 80mko tunel batekin saihesten du).

Zuzenetik jotzen badugu, bi kilometro egingo ditugu N-II errepidearen albotik, zirkulazioaren norabidean beti ere, eta tunel txiki bat igaro ondoren, errepideko karteletan adierazten den “zerbitzu-bidea” hartuko dugu. Ez da A-2 autobidean sartu behar. A-2 autobidea gurutzatzen duen zubian aurkituko ditugu margo gorri eta horiko seinaleak, lurralde honetako hiru ikurrinen koloreak: Aragoikoa, Kataluniako eta Espainiakoa. Zubian behera egin eta biribilgune batera iritsiko gara. Ezkerrera hartuko dugu, tunela A-2 autobidearen azpitik igarotzeko. Kartel batek “Industriagunea” erakutsiko digu eta bide horretatik jarraituko dugu. Industriagunean sartu eta gure eskuinera dagoen lehen kalea hartuko dugu. Dena zuzen jarraituko dugu kalean zehar. Kalearen amaieran, ezkerrera eta eskuinera biratu ondoren, biribilgune batekin topo egingo dugu. Hemendik etorriko dira “Acacias Tiro-zelaitik” abiatu zirenak ere.

Igotzea erabaki badugu, “Acacias Tiro-zelaitik” eta errepideko gezi horiak jarraituz, gailurrera iritsitakoan, bide asfaltatua jarraituko dugu ezkerrera, handik jarraituz bidea bikoizten den toki batera iritsiko gara. Eskuinera ENDESA GAS konpainiaren poste horiak ikusiko ditugu. Haiei jarraituz industriagunera iritsiko gara. Industriagunean sartuta, bertako kale batean aurrera, 2km aurrerago, biribilgune batera iritsiko gara. Eskuinera dugun A-2 autobidearen paraleloan joango gara. Biribilgunean, N-II errepidea nahiago izan dutenekin aurkituko gara.

Biribilgunean sartuko gara eskuin aldetik, eta bigarren mendi-bide asfaltatua hartuko dugu, “Zerbitzu-bidea” bezala adierazia dagoena. STOP seinale batek, asfaltoan margotua, zein bide hartu behar dugun adieraziko digu, eta Hostal – Jatetxe batean atzeko aldera eramango gaitu. Bertara iritsita, A-2 autobideko zerbitzu-bidea hartuko dugu, gure ezkerrera dagoena. Bi STOP seinale gorrik adierazizko digute berriz ere, ez goazela ongi. Beti korrontearen kontrako norabidean!

A-2a gurutzatzen duen zubi baten azpitik pasako gara. Aurrez aurre jarraituko dugu, beti ere zerbitzu-bidetik, biribilgune batera iritsiz. Aragoiko Autonomia Erkidegotik Kataluniako lurretara igaroko gara puntu horretan. Poste adierazle batek erakutsiko digu bidea. Hemendik Montserrateraino, bidelagun onak izango ditugu Kataluniako Generalitateko poste hauek. Gure ezkerrera dagoen bigarren bide asfaltatua, hartuko dugu, estua eta aldapatsua. Erdi ezkutuan dagoen urmael bat dugu eskuinaldera eta hori inguratzen duen eskuineko bidetik jarraituko dugu aldapan gora.

Gorenera igota, gure mendi-bidea beste mendi-bide asfaltatu batekin lotzen da, ezkerrera hartuko duguna. Baina 100m igaro orduko berriro eskuinera biratuko dugu eta asfaltatu gabeko mendi-bidea hartuko dugu. Bideko posteek garbi adieraziko digute. Lehenik eskuinera eta gero ezkerrera biratuko dugu, Goi-tentsioko dorrea eta zuhaiztia dagoen aldera. Jaitsiera aldapatsu bat izango dugu. Aurrera jarraituko dugu gure bidean, ezker-eskuin biratuz doana, bide asfaltatu batera iritsiz. Hor aurrera jarraitu eta berriro A-2ko autobideko biribilgune batera eramango gaitu.

Ez gara sartuko biribilgunean, baizik aurrera jarraituko dugu eta hortik hurbil dagoen zubi batera joko dugu, bertatik A-2 autobidea gurutzatzeko. Zubiaren hasieran kartel bat aurkituko dugu “Cami Realean” gaudela adieraziz, hortik igaro baitzen Loiolako Ignazio ere, Manresan izango zuen esperientziara bidean. Zubia igaro eta biribilgunera iritsita, ezkerrera egingo dugu eta A-2ra zuzenduko gara, eskuinera dugun autobidearen paralelo dagoen zerbitzu-bidea hartzea komeni baitzaigu. Metro gutxira Katalunia eta Aragoi Hostala eta CAMPSA gasolindegia igaroko ditugu, A-2aren bestaldean, gure ezkerrera. Zerbitzu-bidetik jarraituz beste zubi batekin topo egingo dugu, eta azpitik igaroko dugu.

Zerbitzu-bidetik jarraituko dugu eta, jaitsiera baten ondoren, biribilgune zabal batera iritsiko gara, hor eskuinera hartuko dugu. N-II errepideko 448 kilometroan gaude. A-2tik bereizten gaituen N-II errepidearen bazterbidetik jarraituko dugu, eta industria-nabeak dauden lekura eramango gaitu. Biribilgune batean, burdinazko eskultura moderno baten (gorenean Eguzkia duela) ondotik igaroko gara, CEMESA fabrikaren ondotik hain zuzen. Une honetan gauden CEMESAren biribilgunetik 150mra dagoen mendi-bidea hartuko dugu eskuinera. Poste batek adieraziko digu Lleidarako bidea. Mendi-bidea asfaltatu gabea izango da eta Torres de Segrera doan errepidera eramango gaitu. Gu gauden tokitik 250mra hartuko dugu, eskuinera eta gero mendi-bide asfaltatua hartuko dugu, ezkerrera, honek Alcarrasera eramango gaitu. Kataluniako gobernuak jarritako posteek erakutsiko digute bide segurua.

Beti aurrera, inongo bidegurutzerik hartu gabe eta gure mendi-bidearen bihurguneak jarraituz, Alcarrasera iritsiko gara Clamor kaletik. Ignazioren bideko Kataluniako lehen herria dugu hau. Aurrez aurre jarraituko dugu eta N-II errepidea edo Avinguda de Catalunya aurkituko dugu, autoen zirkulaziotik eta semaforoetatik aurkituko duguna. Gure eskuinera hartuko dugu. Bihurgune bat ezkerrera igaro ondoren, Passeig del Riu kalea aurkituko dugu, hor eskuinera hartuko dugu. Gure gibelean, Alcarraseko eliza dugula ohartuko gara. Passeig del Riu kaletik goaz eta lehen bidegurutzean ezkerrera hartuko dugu Avinguda Onze de Setembrera bidean.

Avinguda Onze de Setembrera iritsita, poste adierazle batek erakutsiko digu Butsenit herrirako bidea. Eskuineko bide asfaltatua hartuko dugu eta laster ezkerrera biratuko dugu nekazaritzako nabe batzuen aurretik jarraitzen duen mendi-bidetik. Bide honi jarraituko diogu eta N-II errepidera eramango gaitu berriro. Bertara tunel baten parera iritsiko gara, eta hau hartu gabe, eskuinera hartuko dugu eta N-II errepidearen paraleloan jarraituko dugu. Gure eskuinera Merkatalgune handiak ikusiko ditugu eta beste biribilgune batera iritsiko gara. Poste adierazle batek esango digu gure eskuinera dagoen bide asfaltatua hartu behar dugula, baina hobe zuzen jarraitzea, ureztatzeko kanalaren ondotik, asfaltatu gabeko bidetik.

Kanalaren ondotik jarraituko dugu, beti gure ezkerrean dugula, 1,5km inguru, eta kanalak ezkerrera egiten duen bihurgune itxi batean, bide hori utziko dugu eta asfaltatu gabeko bidea hartuko dugu, eskuinaldetik bidean gorantz datorrena. Bide horretatik 50m egingo dugu behera, eta poste adierazle bat aurkituko dugu bidezidor bat adieraziz, euri-bide baterantz. Zubi estu bat igaro eta ezkerrera jarraituko dugu behi-granja baterantz. Abeltegiaren atetik hurbil, bidezidor bat gure eskuinera. Hori hartu eta nekazaritzako industria-nabe batzuetara iritsiko gara. Butsenit herrira iristen ari gara. Hortik jarraituz, herrira sartzeko errepidera iritsitakoan, eskuinera hartuko dugu eta herri-barrura sartuko gara. Lehen hezkuntzako eskola bat igaro eta Igokundeko Andre Mariaren Elizara iritsiko gara. Angelu zuzen bat eginez eskuinera hartuko dugu, jaitsiera aldapatsua duen bide batetik, eskolako jolastokiaren ondoan.

Bideak Segre ibaira eramango gaitu. Ibaia jarraituko dugu, beti gure eskuinera dugula. Eguraldia ona bada, zikoinak, ahateak eta antzarak ez dira faltako ibiltariaren bidean! Ibaiaren bihurguneak jarraituko ditugu. Trenbidearen azpitik igaroko gara. Beti aurrera, Segre ibaiaren paraleloan jarraituz, bide asfaltatu batera iritsiko gara eta eskuinera hartuko dugu. Poste batek adieraziko digu. Azkenik Lleidako hiriburura iritsiko gara. Segre ibaiaren paraleloan jarraituz, N-II errepidearen gaineko zubia igaro eta Avinguda de Alcalde Arenytik sartuko gara.

Gure ezker aldean dago Sant Ignasi parrokia, aita jesuitek gidatua, oso agerian ez badago ere, eraikuntza baten behe-etxean baitago, igaro dugun zubitik 400 metro eskasera, ibaiaren bidea jarraituz (“Maristen pasarela” igarotakoan galdetu).

PrintFriendly

Leave a Reply